Mendez-mende zen prestatua Eta zehazki pentsatua Mundu berri bat aurkitzean Herri lurrak suntsitzea Bertako kultura deuseztea Aberastasunak hartuta Ta hizkuntza inposatuta Arrazakeriaren bidez Esklabutza lana ordez Bete gaituzte dena gezurrez, Saminez ETA AMERIKAZ ARI GARELA EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA 500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA HERRI HAUETAN EREINEZ MINA Errugabeak diren arren Arrazoia ukatu egin zaie Indarkeria behin ta berriz Jipoi guztiak estaliz Meatxuak erabiliz Sarraski osoa ospatuz Irabazitakoak zenbatuz Herri baten egoeraren Jabe direla uste arren Erakutsiko dugu zer garen, Nor garen ETA AMERIKAZ ARI GARELA EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA 500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA HERRI HAUETAN EREINEZ MINA