Nafarroan sorturik dagoela liskarra Denek nahi zaituztela etxean barra-barra Zuk ematen diozu lurrari indarra Beraz ondo zaintzea irtenbide bakarra Lortu ezin diraden herrientzat lotura Estalirik beraien arteko samindura Zuk hamaika txokotan sortuaz lilura Noiz edukiko dugu zuganako ardura? Eta zurekin amestu nahi dut, Euriari goizero abestu. Faltan zaituenak du barruan etsipena Ta sobran zaituenak bizirik du barrena Pozaz zoratzen baita gertu zaituena Zu zara bizitzaren seinale nabarmena Zure etorkizuna omen da nahiko ilun Desertifikazioa dugun etorkizun Gu ohartuko gara zenbat erru dugun Berandu baino lehen zeozer egin dezagun. Eta zurekin amestu nahi dut, Euriari goizero abestu. Eta zurekin amestu nahi dut, Euriari goizero abestu.