Bart arrakala estu fin bat topatu nizun, non eta egunerokoa Deritzan Horma lodi garai horretan. Galdera dator nire burura: zer ote bestaldean? Ezin ase jakinmina jauzia eman arte Gauez beharko du, esan bestela nola ihes egin zaintzarik Eta estuena duen ziegatik Gure begi itsuen begiradapetik, giltzape propiotik, Norbere izenaren zama astunetik Bart arrakala estu fin bat topatu nizun, non eta egunerokoa Deritzan Katabegi ilada horretan. Gogoan hartu hurrengo ilbetea, Korrika hasiko bainaiz Sekula ez gelditzeko bihotza lehertu arte Mugaren batetan itxoingo dizut Non bestela