Arinkeriaz patrikak beteta bizi zareten betipoz horiek Laster da zuzen egunen hileta, gorotz artean akabaturen. Plastikozko sasizorion hori eskutan zartatuko zaizue Ezjakintasunaren gorazarre horren ordaina bertan duzue Topa egingo dugu ozen eskatu ez genuen dantzaldi horretatik libre Zuen gezurretatik edango dugu gogotik mendekuaren likore garratzetatik Arkatzarekin armatuta arriskutsuak gara, besterik ez zaigu axola Hondarrezkoak direnez zuen gaztelu gotorrak ideien olatu honek botako ditu Eguna gertu da lepokoak egungo dituguna zuen hortz perfektuekin Gau berrian distira dezaten eta apurtutako katebegiak janaraziko dizkizuegu Banan-banan