Kishore Kumar Hits

Berri Txarrak - Guda şarkı sözleri

Sanatçı: Berri Txarrak

albüm: Haria


Zuk diozu erlojua, nik eskuburdina: zain dagoena beti zeozeren zain egongo da
Zuk diozu etorkizuna, nik beste gezurren bat: historia-liburuen zama gure sinesmenetan
Zuk diozu helmuga, ni haratago noa, haren ondorengoaz ohartuta:
Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Zuk diozu argia, eta nik haren itzala: kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan
Guk diogu bakea, guk erabakitzea: bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako
Zuk diozu helmuga ni haratago noa haren ondorengoaz ohartuta:
Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Troiako zaldi bildumarekin bete ditugu gure kortak
Gure lorpenen kontra altxatzera kondenaturiko gerrilla gara.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar