Bihotz barru barrutik Kantatu nahi nizuke Inork inoiz egin ez dizun bezala. Nire doinu eta hitza, Esker mila bizitza, Baina galtzen zaitut hau idatzi ahala. Hemen nago zure epeltasun nahiean. Hotza dago gure etxea. Besarkatu nahi zintuzket gaur gauean. Hutsik dago oheko zure aldea. Bihotz barru barrutik Kantatu nahi nizuke Inork inoiz egin ez dizun bezala. Nire doinu eta hitza, Esker mila bizitza, Baina galtzen zaitut hau idatzi ahala. Ta bazoaz, ta bazoaz Ta bazoaz. Hainbeste urte elkarrekin egon ta gero Oraindik ez dut sinisten. Hain goiz joango zinenik ez nuen espero Eta ez dakit non sartu, nora egin ihes. Gauzak ulertu nahirik, Ez da inon erantzunik. Kokatu ezinik nago unibertsoan. Zenbat gauza esateko, Maitasun emoteko, Eta bapatean nago zu barik. Ta bazoaz, ta bazoaz. Ta bazoaz, ta bazoaz Mundu hontatik ihesean Joan zaizkigun izarrak; Betiko eten diren Zuhaitz honen adarrak. Negu gordin honetako Goiz ilun eta arratsetan, Zure arropen usainean Galtzen naiz ametsetan. Indarra zait indartzen Bizitzeko gogoa, Arren etzazu inoiz ahaztu Beti esandakoa; Maite izango zintudala... Maite betiko. Ta bazoaz, ta bazoaz Ta bazoaz, ta bazoaz