Itsasoak dakarren apar berri honek Aterako nau kostaldera Olatutan luzaroan galduta ibili ondoren Gertuago ikusten dut zure etxealde Nolatan hain alaia eta hain ederra zu? Nerekin nahi dezun egin ezazu Gure arteko segundu bakoitza galdu ez dadin Oraina, geroa... Bart gauez zurekin amets egin nuen, Niretzat betiko izango zinela Aske naiz nigan dudanean sinisten Ta ez dut etsiko lortu arte Fereka epel hoien zoramena Nere erantzun azkarrenak ere ez du Ezina hau estali ahal izango Hainbestetan izan diot beldurrari beldur, Gainditu eta aurrera egiteko prest nago Sentimenduak askatuz libre Zain izango nauzu hemen gaur ere Bizitza bizi beste ezeri itxaron gabe, Oraina, geroa... Bart gauez zurekin amets egin nuen, Niretzat betiko izango zinela Aske naiz nigan dudanean sinisten Ta ez dut etsiko lortu arte Fereka hoien zoramena Bart gauez zurekin amets egin nuen, Niretzat betiko izango zinela Aske naiz nigan dudanean sinisten Ta ez dut etsiko lortu arte Fereka epel hoien zoramena Zoramena, zoramena Zoramena, zoramena