Hain gera hauskorrak ta ez gara konturatzen Gu gara piztia dugunak elikatzen Oldarkortasunean, gehienak ezinean Bizi garenak sistema honen menpe Sasi sariekin gaituzte engainatuko Beharrezko ez ditugun beharrak sortuko Askatasun faltsutik, itxurakeriatik Garrantzitsu sentiaraziz Gure aurka datorren izate geldi-ezinean Kateatzen gaituen munstro kupidagabean Autoelikatzen den armiarmaren sarean Harrapaturik gaude Aberastasunak lehen mundua itsutu du Herri xumeengan zapalkuntza gogortuz Heriotza airean, jendea ihesean Gainera ateak ixten dizkiegu Erokeria hau nola al da geldiarazi? Ingurumenaren alde zerotik hasi? Mundu global honetan Aldagai hutsak eta morroi izateari utzi? Gure aurka datorren izate geldi-ezinean Kateatzen gaituen munstro kupidagabean Autoelikatzen den armiarmaren sarean Harrapaturik gaude Gosea eta izurriteak Armamentistika eta gerrateak Klima aldaketa, hondamendiak Lur planeta hausten ari da gizakia Itsasoan haurrak dira itotzen Emakumeak bortxatu eta hiltzen Xenofobiak garbitu nahi gaitu Hain erraz ezingo gaituzte gelditu Gure aurka datorren izate geldi-ezinean Kateatzen gaituen munstro kupidagabean Autoelikatzen den armiarmaren sarean Harrapaturik gaude Harrapaturik gaude Harrapaturik gaude