Etxetik alde egin eta giltza bota, Ez nintzan itzuliko legepera Eskaintzen zidatena ez nuen nahi Lehenengo obeditu ta gero jai. Eta ordutik ari naiz Suaren gainean dantzan, Ez dut behar iritzirik Bizitzaren borrokan. Asegabeari irtera bilatzen Galduta nebilen zer egin jakin gabe, Ta norgehiagoka hasi nintzen Lagunak eta etsaiak non ziren ezagutzen, Eta horregatik ari naiz... Ez dut nahi mesedetan edo esker onez bizi Mundu omnimaniatikoan desmoldatua zintzilik, Ene panpinaren panpina sentitzen naiz orain Betirako kondenatua ase ezintasunean. Sukar handi bat daukat bihotzian. Utz nazazu ondoratzen. Ez nazazu utzi bakarrikan. Segi gaitezen su gainean. Sukar handi bat daukat bihotzian. Utz nazazu hondoratzen. Ez naiz itzuliko legepera. Dantza dezagun berriz su gainean. Indarrez alistatua Ez nazazu utzi Ez nazazu utzi Su gainean dantzan.