Kishore Kumar Hits

Hertzainak - Hil ezazu aita şarkı sözleri

Sanatçı: Hertzainak

albüm: Onena


Etzanda nengoela nere gelan
Besteak diskutitzen sukaldean
Peta bat egin nuen lo egiteko
Ta nere hondamenaz ahaztutzeko
Zeozerk esan zidan: adi ametsari
Eta kontuz ibili aitarekin!
Aita hiltzailea izan zen
Aitak ezin zuen gainditu
Aitak egin behar izan zuen, zintzilik zegoen,
Egin behar zuen.
Kopetaraino zegoen emazte,
Seme--alabez eta lanez
Kotxe berri baterako diru beharrez.
Gehiegi edan zuen batetan
Armariotik atera zuen eskopeta
Tiro bat bota anaiari, tiro bat bota emazteari,
Beste bi tiro arrebentzat
Eta beste bat katuarentzat
Eta pareko tabernan erre eta edaten
Guztiz itsu ari nintzen jartzen.
Tabernatik atera eta bi argi doaz nere etxera
Bata urdina, polizia da ta,
Beste gorria, anbulantzia.
Ulertzen dur iristerakoan
Bolbora usaina, odola parketan
Argi urdinak aita daroa
Eta gorriak bost hilotzak.
Bapatean despertadoreak jotzen du
Ta ohartzen naiz dena amets ban izan dela
Soilik amets bat, ez da ezer gertatu
Zergatik orduan ezin dut lasaitu?
Sukaldean jarraitzen dira oihuak,
Bata mozkortia, besteak galduak
Eta orduan bost tiro entzuten dira
Eta gero soilik ixistasuna.
Pasiloan urrats batzuk irristatzen
Aita bere lana amaitu nahiez ote?
Bala bat baino gehiago badu oraindik
Zer egin behar dut nik?
Ospa egitea hemendik
Bolbora usaina, odola parketan
Hil ezazu aita, hil ezazu bertan
Ez baduzu hiltzen, hila zaude
Ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak.
Bolbora usaina, odola parketan
Hil ezazu aita, hil ezazu bertan
Ez baduzu hiltzen, hila zaude
Ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar