Betiko tabernan elkarrekin berriz Aldi luzea, bai horixe. Orain taberna zurituan Makailua entzuten da. Orain nik ez diñat edaten Eta hik sorpresabakao tabakoa Soilik erretzen dun. Txantxak ere ez dizkidan aditzen Gertatu ohi diren gauzak ditugu. Usain ezberdina dinagu orain Eta ezin didan esan elkarren konturik Eta oraino tristeagoa dena Ni ere hire berdin nabilela. Laztan baten karian hil ginen Ze izan ote daitekenaren beldur Bakarraren atzetik beste ehun baletoz Elkarrengandik ihesi... Eta hi hortxe arriskutsua Piraña bat ene bainuntzian bailitzan Mozkortzen nauan eraberean Itzalezko ajea eragiten. Baina orain ez dizkinat horzkatzen Aski dut atzazalezkin bazterrak Baina zertan habilen ezjakiteak Urdail errea eragiten dit.