Heldu zen, taxiz heldu zen Bakartia Higerreko faroan egokitu zen Bihotz-itsasontziak Argitzen zituen Jitoan kai suntsituetatik Eta gauero euria Bezalako malkoak Bere kitarra entzuten Erortzen ziren Uhandrearen oihua entzundakoan Izkina hartu eta Lokartu egin nintzen Heriotza eta bakardadea Lues guztiak abesten zituen Ametsetan igeri egiten nuen Jakina ez dela itzuliko Nor egongo da berarekin Gau honetan? Nork besarkatuko du gogez aldegiteko erregutu nion Joan zen egunean hil nintzen Baina ez zen ezer nabaritu Utzidazu esaten neil young Urrundu zenean Ikusi nuela orratzak Beste lagun bat eramaten Hondarribiko aireportuan "Indargabeak" Txori arriskutsuak Bakarrik hegan egiten du Itzal bat bezalakoa da zeruan Erokeria honek tristura Gehiegi darama Bitartean lurreratze Pista bakartian Ari du izotza, izotza, izotza...