Lagun batek, poetak, esan zidan: Harro zegoela, zilegi ez bazen ere Harro zegoela Askoz gustorago sentitzen bait Zen kalean Literatura establezituaren Party intelektualetan baino. Sustraiak, rock, rap, reggae! Goizaldeko bostetan, herrian, Irekitzen duten lehenengo tabernan Itxurazkoa ez bazen ere lehenengo tabernan Urdanga, txulo, dealer, mozkortiaz inguraturik Eta speed-ak lo egiten uzten ez duen Jendearen konpainiaz, entzun nion. Sustraiak, rock, rap, reggae! Komuneko paretan graffiti batek, eginberria, "Ghettotik atera, gorrotoa antolatu" seinalatzen zidan Gizarte hori zor diogun amorrua. Ordea ni ere gustora nengoen gure Banda Sonora dastatzen. Sustraiak, rock, rap, reggae!