Musikaren erritmo beltzean murgilduta Burua itzalita, bihotza piztuta nengoela, Abisatu gabe heldu den egunsentia bezala, Begiak irekitzean oroitzen den ametsa. Horrela agertu zara, ikuskizun bitxia, Iluntasunean handitzen zaren argi txikia. Eta ez dakit nor zaren zu, Eta ez dakit zer daukazun, Baina gaurko gaua argitu duzu. EZ DA DAUKAZUN IRRIFAR HORI EZ DA ZURE ILE BELTZARANA GUZTIZ MAITEMINDUTA NAUKANA HORI EZ DA. EZ DIRA ESATEN DITUZUN GAUZAK ETA EZ DA DAUKAZUN BEGIRADA SKA DANTZATZEN DUZUN ITXURA EDERRA DA. Dantzatzen aurkituko gaitu lehenengo eguzki printzak, Ni ere betierekoa nintzake zurea banintz. Eta ez dakit nor zaren zu, Eta ez dakit zer daukazun, Baina gaurko gaua argitu duzu. EZ DA DAUKAZUN IRRIFAR HORI... Jarri musika ozen denek entzuteko, Gau osoa daukagula Ska dantzatzeko.