Jaio nintzen, Europako herrixka batean, Non mendiak dauden itsas ertzean, Non aranak diren hamaika. Jaio nintzen, Euskara ez izanda ama hizkuntza, Eta erdaraz izan arren hazkuntza Berarekin jabetu nintzen. HEMEN HASI, HEMEN BUKATU NIK NEUK EZ NUEN AUKERATU BERTAN BIZI, BERTAN MAITATU ETORKIZUNA BORROKATUZ. Jaio nintzen, gertu ikusita bortizkeria Salatuta bidegabekeria, Ez zigun inork entzuten. Jaio nintzen, eta ikusita herri baten nahia, Lepotik zuela ondoko saiak, Bazela geure garaia!! HEMEN HASI, HEMEN BUKATU NIK NEUK EZ NUEN AUKERATU BERTAN BIZI, BERTAN MAITATU ETORKIZUNA BORROKATUZ. Jaio nintzen, jakinda supituki heriotzak Joko zuela nire ate hotza, Eta barruan sartuko zen. Jaio nintzen, nire herria aske ikusteko guraz, Eta guregan genuenez ardura Hil baino lehen ikustea.