Sanatçının Albümleri
Benzer Sanatçılar
Sara Zozaya
Sanatçı
Jabier Muguruza
Sanatçı
M I C E
Sanatçı
Physis Versus Nomos
Sanatçı
Anari
Sanatçı
Ruper Ordorika
Sanatçı
Gari
Sanatçı
Izaki Gardenak
Sanatçı
Iker Lauroba
Sanatçı
Lou Topet
Sanatçı
Txuma Murugarren
Sanatçı
Biyografi
Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar. Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean. Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere. Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan. 2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da. 21garren mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.