Ta nola moldatu, eratu Begirada batek diona irudikatu Kaleko katuak patuak Ez ote ditu maitatu? Gai hoitan ez adi tematu, ezin diat Jakinminaren minak ta eztiak eztiate barkatu Eztiate barkatu Itzaltzeienen argiak ez dakit zer esan Ta ez da eztaukatelako zertan pentsatu Orri txurik esaten dit sufri ez dezan Ezin izaten detela nere izana marraztu Oinarria eztet ahaztu ta eztet nahi orraztu Margolan fidela nahi baizuet aurkeztu Egia esan oraingoz prestutasunik eztu Zorionez oraindik eguna ez zait belztu Nere anaiek ez dute hauturik ez ahotsik Baina badakite zer den ibiltzea oinutsik Eginetik esanea, esanetik eginea Zapatekin ibiltzean errexa da epaitzea Ta gauzak hola badira Goazen euliak doazen modura argira Edo sokatik tira gauzak in arte bira Segiaz zure desira begitara begira Ta nahiz ta iparrorratzan ardatzak Orratzan kontrako norantzan naraman Atzera pausoan datza indarrak suspertzea Gezia jaurtitzeko inpultsua hartzea Ibaiaren bi ertzak bezela batu bezain urrun, elkar bezain banan Besarkatzekotan hezea da sika ta bustia ihar Elkartzekotan hobeto ba bihar Elkartzekotan hobeto ba bihar Ibaiaren bi ertzak bezela batu bezain urrun, elkar bezain banan Besarkatzekotan hezea da sika ta bustia ihar Elkartzekotan hobeto ba bihar Elkartzekotan hobeto ba bihar