Kishore Kumar Hits

Doce C - Zarata bat zara şarkı sözleri

Sanatçı: Doce C

albüm: Zarata bat zara


Ezberdina da ilargia hiriko zeruan
Arreta gelditzen baita lurreko mugimenduan
Behera begira dabil mundua
Erruak garbitzeko metropolien modua
Ta arlauzek hitz egingo balute sikera
Ez nuke huts sentituko nire ibilen tankera
Hainbeste denbora toki batetik bestera
Semaforo baten ere gelditzerik ez ote da?
Irri bat somatzeko, zirri bat gozatzeko
Denbora eskuekin hartzen dela sentitzeko
Nire pausuek bideren bat sortzen dutela ikusteko
Ta bidea beste inork beste noizbait jarraitzeko
Zarata bat zara, isiltasunan ikara
Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara
Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak
Atzerapen etengabe baten zertzeladak
Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan
Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan
Galdetu ilargiari bere argia hila dan
Ta halako batean dena itzali denean
Sekretu bat aurkitzen da txoko izkutu batean
Eguzkiaren printz oro sartzen den leiho artean
Etxegabe sentitzean berriro zure etxean
Deserrian, erbestean, aberri berri zaharrean
Hodei artean distira iten duen izarrean
Ortziren babesean, euriz busti den kalean
Norbait berri bat sortu da izen berri baten pean
Bustitako errepide beroen usainean
Ezer ez da iluna ikusten ez denean
Bustitako errepide beroen usainean
Maite duzun guztia berriz gogoratzean
Zarata bat zara, isiltasunan ikara
Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara
Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak
Atzerapen etengabe baten zertzeladak
Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan
Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan
Galdetu ilargiari bere argia hila dan
Argiz busti da patua
Betean topatzeko hutsuneek kendua
Hiriz jantzi da larrua
Kolpean uxatzeko sentipenen mamuak
Zarata bat zara, isiltasunan ikara
Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara
Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak
Atzerapen etengabe baten zertzeladak
Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan
Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan
Galdetu ilargiari bere argia hila dan
Zarata bat zara, isiltasunan ikara
Geldi egon nahi ta ezinaren epizentroko dardara
Gezurrak mara-mara, ahotsak, begiradak
Atzerapen etengabe baten zertzeladak
Kotxeen abiadan, eskaparateen isladan
Bisai zurbil guztiak ikusi ostean iladan
Galdetu ilargiari bere argia hila dan

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar