Kishore Kumar Hits

Esti Markez - Oroitzapenek Esnatu Naute şarkı sözleri

Sanatçı: Esti Markez

albüm: Oroitzapenek Esnatu Naute


Gogoratzen naiz, udazkeneko
Egun hits bat zela
Zu eta biok, hain pozik
Lagun artean geundela
Oroitzen zaitut, hain alai
Eta zoriontsu zinela
Oroitzapenek esnatu naute
Ametsetan nengoela
Alboan sentitzen zaitudan arren
Ohartu naiz ez zaudela
Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela
Esperantzari utz iezaiozu
Landatzen hazia
Desioa bilakatu
Ilusio erauntsia
Maitasuna izan daiteke
Mingots garratz ta gazia
Oroitzapenek esnatu naute
Ametsetan nengoela
Alboan sentitzen zaitudan arren
Ohartu naiz ez zaudela
Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela
Denborarekin bihurtu zara
Bihotzean orbain
Maite zintudan guztiak
Ez du deus balio orain
Itzulera amestuko dut
Jarraituko dut zure zain
Oroitzapenek esnatu naute
Ametsetan nengoela
Alboan sentitzen zaitudan arren
Ohartu naiz ez zaudela
Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela
Orain soilik geratzen zait
Gutaz idaztea
Muxu, laztan eta irriak
Ez da erraza, ahaztea
Gogorra, latza ta zaila da
Joan zarela onartzea
Oroitzapenek esnatu naute
Ametsetan nengoela
Alboan sentitzen zaitudan arren
Ohartu naiz ez zaudela
Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar