Jaiki, begiak ireki, ez da salbuespena biharra tiraka, nahi ez zenuen eskema Preso prebentiboen inpotentziaz itxoiten ospatzeko zer edo zer, aitzakiak asmatzen Heldu duzu almohada aski da zin egiten, zinez amaren promesak ez direla bete Fantasiazko istorioen amaiera aurreikusi duzu firmatzen lan kontratua Energiaren haize orratzak eman ditzazke bueltak Hotza kendu dizu suak erre zaitzakeela Bizi egarriz non da ura? putzurik ez da agertzen Zoritxarrez bizitza, doa geltoki forma hartzen Frustrazioen pasiloan gaude koreografia zaharren menpe etengabe Badoaz, beste behin, burnizko milaka begi herdoiltzen Zin egidazu amaitu dela, baina bitartean prest da labekada Berri bat, begi bat, zapalketen malkoak pozoi bihurtzen Zein da festa honetan ausaz bildu den fauna? Penak, arazo ta neurak euforia bihurtzea Sexu langile horren zauriek eta mutiko baten ubeldurek determinatu dituen sistema itota Ez dakigu nola elkartu isolatuta dauden arima jipoituak galduta Nahiago zuten rave batean hegan egin, konformaturik zerua behin ukitzearekin Zoritxarrez bizitza, dia geltoki forma hartzen Frustrazioen pasiloan gaude koreografia zaharren menpe etengabe Badoaz, beste behin, burnizko milaka begi herdoiltzen Zin egidazu amaitu dela, baina bitartean prest da labekada Berri bat, begi bat, zapalketen malkoak pozoi bihurtzen