Arrantzaleak gire bai Donibandarrak Itsasoa da gure ama Ziburutarak gira bai mariñel seme Guk itsasoa dugu maite. 1/ Gu gira gu eskual kantari tropa bat Izendatu arrantzaleak Maite dugu eskual kantua Eta arnoa gorria. 2/ Gure arbasoak joan ziren bezala Behar dugu abiatu Bainan aldiz ez arrantzarat Egun behar dugu kantatu 3/ Etorri gira zuek alegeratzerat Bakearen ekartzerat Denek bepetan kanta dezagun Ez gira gu bate ilhun.