Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Tximeleta bakarrik, tximeleta tristerik Nork nahi luke sendatu tximeletatxo hori? Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Lorez lore hor dabil, burrun-burrun erlea Ikusiko ote du tximeleta gaixoa Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Erleak ikusirik, tximeleta gaixorik "Nik sendatuko zaitut" dio tximeletari Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Erlea badijoa bere erlategira Tximeletatxorentzat eztia ekartzera Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Etorri zen erlea, ezti gozoz betea Ezti hartatik jaten tximeleta hasi zen Tximeleta mendian lore baten gainean Hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoen Bi hegotxoak laster hasi ziren mugitzen Erleak tximeleta eztiz sendatu zuen Tximeleta mendian lore baten gainean Poz-pozik esan zion "mila esker erlea" Tximeleta mendian lore baten gainean Poz-pozik esan zion "mila esker erlea" Mila esker erlea