Aurkezten dizuet nere terapia Alkimia, Alkimia Drilla da euskaraz jantzia Begira, ni ez naiz yankia Hau da azken baten jaten ematen Ez didan jakia Hitzak zenbakiak, nik eztakit zenbat ia Zergatiak sortu dizkit ebakiak Aurkezten dizuet nere terapia Badut aski laino eta ekaitz Nere barrura begira Ez dakit beti nabilen garaiz Han berandu da Hemen goizegi da Nik ere maiz gaitz bilakatu dut ene desira Ni errateko prest naiz Entzuteko prest al dira? Erabakiak erabaki Bakoitzak bere karga daramaki Ta bihozdun izaki bat izaki Ni ere egiten naiz bi zati Dudati nabila lubaki bila Mila aldiz erran diot "aio" Usu mintzo natzaio Entzun ezin nauen bati Irekitzen dut azala Nahi dunak dasta nazala Hitzak bala balira bezala doaz hala Ahal dunak segi ditzala Maiz da presio ta obsesio Zer den tradizionala Ez nahasi alienazio Ta aniztasun kulturala Eta oraindik, nola hala Ez da ordainik, normala Ez da orainik, orbainik nahi dudala Baina hobeki hartzeko nik guzia bota behar dut ala? Ez uste zerupe honetan oro denik musutruke Guk'e bertute gutxi dugula erranen nuke Ez jakintsu ta ez ilustre Zintzotasuna urtez urte Guk hitzak idazten ditugu ta hitz hoiekin irakurtzen gaituzte Boom bapa, drilla, trapa Aberasten ari zaigu mapa Bi mila hogeita bata Bada data alta Hogei urteko beranta daukagu, jada berandu da ta Baina, kanta! Ez dadin ahots berririk falta Dagona entzunik ez erran honek zentzunik ez dunik Airera doan sputnik Batek bezala mugarik ez dut nik Barka ez badut ulertzen tutik Baloreei atxikita zutik Garaiari heldu nahi diot eskutik Elika nazatela lehen testutik Badut aski laino eta ekaitz Nere barrura begira Ez dakit beti nabilen garaiz Han berandu da Hemen goizegi da Nik ere maiz gaitz bilakatu dut ene desira Ni errateko prest naiz Entzuteko prest al dira? Drilla da euskaraz jantzia Begira, ni ez naiz yankia Hau da azken baten jaten ematen Ez didan jakia Hitzak zenbakiak, nik eztakit zenbat ia Zergatiak sortu dizkit ebakiak Aurkezten dizuet nere terapia