Langile baten sema naiz ni ama bezela langile Eguneroko aleginetan soldata baten egile Esku utsik jaio eta esku utsikan nabil e Puntakoetan inor etzaigu gertatu ongile Aita ta amak naiko ninduten fabrika batian Bizitzarekin borrokatzeko altzairu tartian Bide txiurretik noa agian nere kaltian Baina ez det uste nabilenikan orren apartian Izerdi aundirik ezdet isurtzen larreko mendizan Paper artean murgildutako xomorroa izan Limosnatik bizi diren umezurtz batzuen gisan periudikuak ezdira gutaz mintzatzen parisan Horretan badet bizi geraden herriaren antza ezintasuna gailendu eta bakardade latza ezurrerano sartua galtzailearen arantza eromen golpez berpiztu nairik gure esperantza Gitarra txar bat artu nuenta hemen nabil deman euskaldun zarrok aspalditikan beti dugun teman Ardo mindua edanaz istoriaren tabernan Naiz muturreko galanki jaso bueltan ezin eman Hamaika orru ta bertso arrunt nauzue botia Ez da erreza trebetxeetzeneuskaldun otia Norbaitek esango balu hobe nukela juatia neri berdintzait zuek hemen ta ni hor egotia