Ez hormigoizko lur zatituak Ez ikurriña kursiak Ez ikasteko horren zaila den Ereserki itsusiak Ez historiak ez hizkuntzak ez Munduko urre guztiak Euskal herria batzen du soilik Elkar ezin ikusiak. Behamondarrez oroitzen gara Bergarako besarkadaz Eibarko armek indako gorrriz Ta beltzen pelotakadaz Ahaztu gaitezen anai arrebez Rh-z ta txorradaz Hitzegin arte gure arteko Traizioz ta labankadaz San Inazio, Ibarne, Garai, Patxi Lopez lehendakari Mayor Oreja, Igartiburu Ezen arroa Alliot Marie Munilla, Rosa Diez, Azkuna Edo Alonsotar Xabi Kontuz ez iñoiz bizkarrik eman Besarkatzaile onari Besarkatzaile onari. Oinazar edo gamboatarrak Zuhaitz bereko famili Karlista batek liberalari Teilatupea kixkali Arzaillus edo Garaikoetxea Mili edo polimili Zugabe ezin iñora joan Zurekin ezin ibili Alger xibertar, ajuriaenea Su etenaren garaia Lizarran, Oslon edo Loiolan Sukaldea "stand by" an Tripa zorriak egindakoan Negoziazio maila Euskaldun batek zer egiten du Lehen emandako hitzayan Lehen emandako hitzayan. Bi bandotako herrria da hau Euskara edo erdara Ezker eskubi Mirri edo Porrotx Diario edo Gara Atxaga, Sarri, Lete, Laboa Ta hau luze joaten bada Zaborragatik elkar hiltzeko Kapazak izango gara Bakoitzak bere memoria ta Gudariei maitasuna Bere batzoki bere alarde Bere euskalduntasuna Bakoitzak bere greba bakoitzak Bere aberri eguna Orduan ez dut ulertzen zer den Herri egiten gaituna Herri egiten gaituna.