Eguzkia irten da iratzarri naiz Zapaitik begira eulia ari zait dantzan Egunon esan eta jiratu egin naiz Ohetik ateratzeko indar berritu nahian. Ametsak, ametsak ditut buruan Noiz edo noiz beteko direlakoan. Ametsak, ametsak ditut buruan Bizitzak, zapuztuko dizkidan ametsak. Bezperako eguna latza izan zen Nik maite dudana urrun joan bait zitzaidan Garagardo itsaso batean murgildu nintzen Penak ahaztutzeko ohi den bezala. Zerbait egin beharko dut aurrerantzean Burua zuzentzeko esaten dit ene amak Amets gaizto hauetatik libratzekotan Beste aldera jiratu eta banoa lotara.