Bizkaiko golkoko puntan Puntaren erdian, han da Paradisuari lapurtutako zatian Bertan Itsasotik bueltan Itsas gizonen ontziak Itsasbeherarekin batera Bare diren biziak Europa zaharreko Gaskoi zaharren herrian Eskuz ahal duena Konkretuki Hondarribian 76ko irailaren zortzian Galtza txuriz, txapel gorriz Egun hau ospatzen da herrian Egun hartan kalean hainbat biztanle Agurtzera egun sentian Jarriaz aurrez-aurre Galdutakoen justizia Ezin ezer jakin gabe Lapurtu den egia Horregatik hemen galdezka gaude Non ez? Ikurriñak alaitu ditzaken begiak Promesa da etzaretela etorriko Eta guk protesta bat Dakarkarkigu jaurtitzeko Hildakotatik zenbat Kasu falta da argitzeko Eta ezer jakin ezak Herritarrak sutzeko Ta guardia zibil kargak Daude San Pedro kaleko Entzun diren tiro hotsak Han daudenak izutzeko Gu denak bukatzeko (GUARDIAK!) Tiro egin diola Josuren odola Lausotu zan ikusmena Galerna sartu zan Bidasoan ahotik barrena Emaitza ankerrena, konponezinena Ta hala ere gobernadoreak eragotzi zezakeena Erruz hitzein gabe aipa dezagun eskumena Josu guardia batek hil zuen baina ardura zeinena? Ez da kontatzen dena 36an jaio zen 78ko erregimena Loretu da marinar ezkero 40 aldiz Ta balkoitako barandei 40 bider barniza Jango ditu kresalak beste behin eta berriz Margotuko zaie azala hainbatetan Horixe da giltza Historia kantetan jarriz Justiziaren esanahia aurkitu nahian gabiltza Memoria idatzi nahi deu ta letra larriz Etorkizunari zuzen begiratzeko baldintza Kontatu eskolan Nola behin hola pistolak Franko hil ta gerora mantendu zuten haren kontrola Kontatu eskolan Nola gaurko denboran Ez du azalpenik eman arduradun dan Estatu Espainolak Kontatu eskolan Zerbait kontatzekotan Kontatu gabeko milaka daudela errepide albotan Kontatu eskolan Kontatu eskolan Gezurrak ez dezan egiaren kolore izan Ikusi zirenak denboraren haize Ezin eraman Odolez eman zenituzten pausoek Ezin eraman Ikusi zirenak denboraren haize Ezin eraman Odolez eman zenituzten pausoek Ezin eraman (Josu Zabala Erasun) Ezin eraman Kendu daitezke plakak Aztarnak deuseztu Ezabatu daiteke Paretetan idatzitako historia Baina herriaren memoria Ezin da ezabatu Letra xume hauekin Berreskuratu dezagun historia Josu Zabala Erasun memorian