Oroitzeko gai ere ez naiz Zenbat urte diren hemen Euririk gabeko ekaitzek Utzi naute lehortzen Aspaldi ito zen azken Arraina erreka hontan Itsasora heldu nahian Non zen asmatu ezinean Oroitzeko gai ere ez naiz Zenbat urte diren hemen Euririk gabeko ekaitzek Utzi naute lehortzen Aspaldi ito zen azken Arraina erreka hontan Itsasora heldu nahian Non zen asmatu ezinean Eta nik non den ba al dakit? Akaso nor naiz ni? Aspalditik lehor den ibaia ez besterik Non nintzen ni ernai? Presa gabe nonahi Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz Azken ur tanta zikinak Zama astun dira orain Nire zati txikiena Itsasora heltzeko zain Gertu dakusat orain Desio nuen ametsa Arnasa hartzeko gai naiz Zuek utzitako uretan Eta nik non den ba al dakit? Akaso nor naiz ni? Aspalditik lehor den ibaia ez besterik Non nintzen ni ernai? Presa gabe nonahi Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz Eta nik non den ba al dakit? Akaso nor naiz ni? Aspalditik lehor den ibaia ez besterik Non nintzen ni ernai? Presa gabe nonahi Behin neraman uraren esklabu baino ez naiz