Kishore Kumar Hits

Los Zopilotes Txirriaos - La Txirrinka şarkı sözleri

Sanatçı: Los Zopilotes Txirriaos

albüm: Entre Atxunes y Culebras


LA TXIRRINKA
(Letra: Iulen Romaratezabala "Pruluns", Andoni Goitia
Musika: Eneko Dorronsoro)
Zabortegiz bete zaigu
Lurraldea goi eta behe - Ta arratoiak non daude?
Soluzioa badute,
Nahiz herriari ez galde,
Erre ke erre dabiltza
Errauskailuaren alde
Baina etxean ez du nahi - Ke ta usai!
Inork badaezpada ere.
Herriari ostutako
Elitearen garraio, - Ze arraio!
Hiriburuen arteko
Joan etorrirako jaio.
Gobernu artean zenbat
Negoziaketa saio,
Desarrollismo hutsari - Progresuaren jainkoari
Belaunikatu gatzaio.
Txirrinkak hartu ta goazen!
Behingoz ohartu gaitezen
Bide txarretik azkar joateak
Ze gutxi balio duen.
Tren txu-txu ta abarren lotsa,
Diruaren txin-txin hotsa.
Lurra bizirik mantendu ezean
Dugu etorkizun motza.
Energi gabeziakin
Beti merkatura adi.
Frackinga eta Garoña
Aberasteko mirari.
Ez dela jasangarria
Ez al dute ba nabari?
Jasoa baino gehiago
Kendu beharra lurrari.
Paisaje tipikoena
Autopista, autobia. - Patxadari ze fobia
Ez ote da etorriko
Hortik gure hilobia?
Nahiz herriak sukaldean
Badaukan kategoria,
Asfaltoa bihurtu da - Gure beharren kontura
Eguneroko ogia.
Goi tentsioko linea,
Zementu ta biadukto. - Eta herria lekuko
Diruzale hauek inoiz
Ez zaizkigu asetuko.
Protestan dijoanari
"Nik agintzen dut ta punto"
Baina tartak prest dauzkagu - Carguen, apunten!
Ta ez gara geldituko.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar