Negu gorrian adaxka iharrak Edurte zaharra urtzen al Da eguzki barritan? Alabaina urtaroen bueltan Urunarik ez dau egiten Balizko errotak Arrazoia indar ostendua Itsasoaren barealdiari Jarraitzen deutso Bortizki denboraleak Zurrunbilo-begiak murgilduz Norabidea galduta itsukerian Indarra arrazoi agerian Mundua jira-biraka Uste hutsa gure zilborra Dala ardatza Zirkinik bere egin barik Betiko ildoan uztarria Lepoaren gainean Usteak erdi ustel, kirastuak Mundua jira-biraka Uste hutsa gure zilborra Dala ardatza Alde bi dauka txanponak Zenbat buru, hainbat Aburu dino esaerak.