Ametsetan sartu nintzen ate handi batetatik Mahai handi batetaraino Jende artean nahastu nintzen eta Topatu nituen maite nituenak Ospakizunerako ipinita zeuden zenbait plater eder Mahaiaren gainean Menua geuk erabakia zen Denok geunden ados mahaibururik gabeko mahaiean Bertan dastatu genituen zapore gozoenak Bertan edan genituen sentsazio freskoenak Atzean geratzen ziren iparrik gabeko nortasun antzuak Betirako ahaztuak ziren azken afariak eta elkar saltzeak Gure artean nahasten ziren Ziegetatik ateratako anai-arreba maiteak Gure mahaia argitzen zuen bidean Borrokan hildakoen presentziak Eta gero hiltzen ginen Lasai, hiltzerik gabe Zentzuz betetako bizitza atzean utzita eta nahasten ginen Lurrarekin ASKE!! Aske esnatu bitarte