Kishore Kumar Hits

Kashbad - Debaluazioa şarkı sözleri

Sanatçı: Kashbad

albüm: Distantzia


Zeri eutsi behar diot?
Hildakoei, jendeak emandako garrantzia besteri
Ez badiet ematen
Ingurukoak nere intereserako erabiltzen baditut
Kaioletako txoriek nere etxea apaintzen badute
Zeri eutsi behar diot?
Burdinezko hatzaparrek egun argitan
Mendia bortxatzen dutenean
Tonto aurpegia jartzen bazait
Kalean amak umea kolpatu eta iraintzen duela
Ikusten dudanean bezalako tonto aurpegia
Zeri eutsi behar diot?
Sorginak aspaldi erre bazituzten eta zientzia
Izotzezko pista batetan badabil
Progresoaren bide usteletik atzera bueltarik gabe
Frenorik gabe
Asteburuan auto-istripuz joandakoen antzera
Zeri eutsi behar diot?
Erabakiak nere izenean hartzen badira
Eta baloreak kolokan badaude
Edo ez badute balio
Zeri eutsi behar diot?

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar