Kishore Kumar Hits

Imuntzo Eta Beloki - Arrosako Zolan şarkı sözleri

Sanatçı: Imuntzo Eta Beloki

albüm: Gezurra Ez Da Egia


Arrosako zolan, kantu zirimolan,
Nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan.
Euskararen gara, lokarri azkarra,
Gau ilun honetako gure artizarra.
Zazpiehun langile sutsu ta ekilez,
Oraina ta geroa ez ditaizke berez.
Kontzertu honen bidez, musika eztiez,
Euskal izen ta izana betikotz bat bitez.
Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
Gustua galtzea ere zein dugun errexa!
Kendu nahi digute bihotz ta bertute,
Izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun, bada, goraki aldaba,
Multinazional hoien herria ez gara.
Bretoi ta korsikar, kanak, okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar.
Munduko herrien ta irrati libreen
Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen.
Uhainen ildoan, asmoak geroan,
Elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak, herrien borrokak,
Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak.
Dantza ta irria, kantuz ilargia,
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herria.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar