Egun argia gaurkoan, Zein berri dugu oraingoan? Nire ingurua Hazten doa abiadan Ez dut parte hartu nahi, Ez nago ados ezertan. Gaztetik lehian, Zein ote da honen gakoa? Nahikoa da! Ez al gara ohartzen, ezberdintzea dela? Izatez ulertu nahi dut guztia!! Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela Beharra dugu, Burniz josita ingurunea, Atzo ere jan eza Afrikan, Zer izango da gaurkoan? Albisteetan, zoritxarrekoak nagusi, bestaldetik, Euskal Herriari buruz, ez akordiorik. Izatez ulertu nahi dut guztia Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela Hitzetan gaituzte nahasten Eta irudiak manipulatzen Azkenik gura dutena. Izatez ulertu nahi dut guztia Nahiz eta jakin, askotan ezinezkoa dela Hitzetan gaituzte nahasten Eta irudiak manipulatzen Egun argia gaurkoan, zein berri dugu oraingoan?