Kishore Kumar Hits

Xabier Lete - Gizon arruntaren koplak şarkı sözleri

Sanatçı: Xabier Lete

albüm: Kantatzera noazu


Kantatzera noazu
Bertso bat edo bi
Herenegun jarriak
Gizona arruntari.
Antoniyo, Lorentzo
Edo Joxe Mari,
Gauza ederra denik
Ez ukatu neri.
Goizean jeikitzean
Lehenbiziko gauza,
Aba zabaldu eta
Jazten ditut galtzak,
Muturra garbitzean
Nolako zalantzak
Ezin kendurik nabil
Loaren orratzak.
Kafesnia hartuta
Horrekin batera
Ahal baldin badet
Behintzat
Noa komunera:
Aurrian papera ta
Atzian papera,
Periodikua letuz
Ilustratzen gera.
Etxetikan lanera
Noa nahiko mantso.
Realak kuatro-uno
Galdu zuen atzo,
Kalian bi zakur ta
Beste hiru atso,
Egun on don Pepito
Eta don Alfontso.
Gauzak gaizki dabiltza,
Hau da komeriya,
Afganistan-en gerra
Piztu zuten iya,
Tokatzen baldin bazait
Aurten loteriya
Erosiko beharko der
Zitroen berriya...
Ongi egon omen zan
Tolosan feriyan.
Ongi ikasi nuen
Gaztetan baltsian,
Karterari kontutzen
Txamarra galtzian:
Artxandako haiziak
Beruak baizian,
Ederki egoten zen
Ohearen atzian.
Ni lana egina naiz
Semiak hazteko,
Haiek eskola ona
Xuxen ikasteko,
Ikasi eta gero
Lanian hasteko,
Ez ditezela izan
Bazterrak nahasteko.
Semeen semetatik
Baidatoz semiak,
Batzuek arrak eta
Bestiak emiak,
Batzuek loiyak ta
Beste batzuk miak:
Honel jarri zuen
Jaunaren legiak.
Gaurko eguna ere
Bota dugu, bada
Gizon okupatua
Gauza ederra da.
Asko gustatzen baitzait
Oiluaren salda,
Mugairen hasten baita
Belateko malda.
Ez naiz ni gizon txarra,
Baina, zer arraio,
Fidek Castro izateko
Ez bainintzan jaioi;
Musian egiten det
Makina bat saio,
Andriaren onduan
Afaldu det aio,
Orain ohera noa
Bihar arte aio.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar