... Ni naiz Erreka zikinen iturri garbiak Aurkitu nahi dituen poeta tristea Ni naiz Kaleetan zehar neguko eguzkitan Lanera dihoan gizon bakartia Ni naiz Hostorik gabe gelditzen ari den Ardaxka lehorra Ni naiz Pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen Bihotz hieskorra Ez zaidazu galdetu Gauza ilun guztien Arrazoi gordea Nora ote dihoa Denbora aldakorrak daraman bidea Daraman bidea ... Ni naiz Burrukaren erdian ilunpetan etsita Agur ematen duen pizti bildurtia Ni naiz Ezer ezetik ihes munduaren erdian Ezin aurkitutako amets urrutia Ni naiz Irrafar bakoitzean gaztetasun ondarrak Galtzen dituena Ni naiz Itsasoko haizeak gogor astitzen dituen Lainoen negarrak Ez zaidazu galdetu Gauza ilun guztien Arrazoi gordea Nora ote dihoa Denbora aldakorrak daraman bidea Daraman bidea ... Ni naiz Txori hegalari bat lurtasun zabarrari Etsepinez loturik dadun kantantea Ni naiz Beste asko bezala neguko eguzkitan Hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia Ni naiz Lorerik gabe gelditzen ari den Ardaxka lehorra Ni naiz Pasio zahar kiskali nahi dituen Bihotz hieskorra Ez zaidazu galdetu Gauza ilun guztien Arrazoi gordea Nora ote dihoa Denbora aldakorrak daraman bidea Daraman bidea Daraman bidea ... Amaiera