Zaharrek solasik ez; une bakarretan baizik, begiekin.
Esku huts diraute, bihotz bat bi hontzat, itxaropen gabe.
Usadio zaharren oroitzapenetan dute aberria,
Herbestean beti bizitza gehiegi luzatzen denean.
Irri eta negar, begi bustietan haien iragana.
Etaaurpegiko azal zimurrean lekukotasuna.
Ordulariaren esan jarraituan zaharragotzen dira.
Haren mintzoari erantzun ezinik, ezbai larrituan.
Zaharrek ametsik ez, liburuetan lotan, pianoak isil.
Katutxoa hil zen, ardoaren suak ez ditu alaitzen.
Beren mundu hori ttikiagotzen da ordutik ordura.
Ohetik leihora, ohetik salara, ohetik ohera.
Eta irtetetzen badira, besotik helduta, apainago jantziz.
Zaharrago baten ehorzketa hartan parte hartzeko da.
Zotin ta negarrez, une labur batez, hila onesteko;
Badakitelarik beraien ordua ere hurbil dela.
Zaharrak ez dira hiltzen, lokartzen dira behin beti lotan irauteko.
Horregatik, bada, beldur direlako, daramate elkar.
Besotik helduta batak besteari arnasa itzuliz,
Baina alferrik da, bat hiltzen denean, bestea da galtzen.
Hortxe dituzue, zuengandik hurbil eta hain baztertuak beti.
Igarotzen doaz barkamena eskatuz bizi izateagatik.
Ordulari zaharrak itxoiten dizuet oihukatzen die.
Errukirik gabe orduen joanean bizia lapurtuz.
Errukirik gabe orduen joanean bizia kenduz.
Поcмотреть все песни артиста