Kishore Kumar Hits

Epelde Eta Larrañaga - Kupela (Pout-Pourria) şarkı sözleri

Sanatçı: Epelde Eta Larrañaga

albüm: Elkarrenondoan


Gertakizun polit bat behin Asturiasen
Ez dakit guziekin gogorako naizen
Lagun bat eta biok andreekin hain zuzen
Sagardotegi baten afaria baitzen
Numero dotoreak ikusi ginuzen.
Kupela, kupela, sagardoen hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.
Talde bat osatu zen mutil ta neskatxa
Festan pasa nahi zuten gurekin arratsa
Tragotikan tragora zer nolako martxa
Sagardoan daukate afizio latza
Gehiegi edan genduen hori zen akatsa.
Kupela, kupela, sagardoen hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.
Herrialde denetan ohiturak badira
Esneakin juan ziran sagardotegira
Handik basoka bana ohituren neurrira
Gero sagardoari txotxetikan tira
Barrez egon nintzaien albotik begira.
Kupela, kupela, sagardoen hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.
Lehenen esne tragoa ohitura bezala
Esan nien ez al zen edari makala
Sagardoa hobeto asentatzen zala
Nahiz ta geroagoan ez zen izan hala
Hiru ordu baino lehen egin zuen txahala.
Kupela, kupela, sagardoen hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.
Leku berrira zen ta joan ginen pozak
Festarako gera gu mutil aproposak
Geureak aitortzeko zertan egon lotsak
Sarri ireki ziren ziri edo zotzak
Bapo kendu ginuzen hanketako hotzak.
Kupela, kupela, sagardoen hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela.
Umorez jarri ginen ondorenean zer
Erderaz bertsoetan 'lo que hace el beber"
Inguruko jendeak barrez egin zun leher
Erretiratu ginen emazteei esker
Txispatu ginen baina ez zen pasa ezer.
Kupela, kupela, sagardoan hotela
Kupela, kupela, zaindu ezak horrela
Kupela, kupela, sagardoan hotela
Kupela, kupela, bete zaigu sabela...

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar