Kishore Kumar Hits

Epelde Eta Larrañaga - Soltero Ala Ezkondu şarkı sözleri

Sanatçı: Epelde Eta Larrañaga

albüm: Agur


Soltero ala ezkondu
Hor gaude auzitan
Erabakitzen zaila
Daukagu hitz bitan
Trumoi ta laino beltzak
Lotura guzitan
Zu ere ez zara biziko
Beti eguzkitan.
Sasoian bai, sasoian bai
Bi edo hiru zain, gero denean jai.
Ezkon loturan ez det
Horrenbeste fede
Horrek errea badu
Makina bat jende
Zu nere bizitzaren
Barnean bazeunde
Ez zinake jarriko
Bakarraren mende.
Gaur bat bihar bestea
Dituzu aukeran
Beti horrela balitz
Guzia primeran
Baina bai al dakizu
Zer pentsatzen dedan?
Batekin itsutzea
Hobea ote dan.
Ezkongaietan zerbait
Ezkondu eta ezer ez
Asko ikusten ditut
Aurpegi haserrez
Gogoratuko zera
Hamaika biderrez
Nere neska-lagun ta
Afari ederrez.
Garai batean askok
Zintuen begiko
Ligatu ta afalduz
Salto edo brinko
Urtetan gora zoaz
Berrogeita piko
Kontu izan sasoia
Ez dala betiko.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar