Kishore Kumar Hits

Mikel Markez - Marinelaren Bakardadea şarkı sözleri

Sanatçı: Mikel Markez

albüm: Zure Begiek


Hogei urtekin alde egiten
Gurasoekin ez ongi
Bizi nahia baina lotura
Burua oraindik duzu argi.
Marinela izan nahi eta
Amets hori beti buruan
Buruan bakarrikan balitz
Baita ere bihotz barruan.
Hogeitabat urte eskasekin
Bete zenuen ametsa
Zazpi itsasoak zeharkatuz
Handituaz bizinahia.
Mila emakumeren gorputza
Sarritan izan duzu
Baina ez duzu hauetako baten
Arima inoiz ezagutu.
Hirurogehi urte konplitu
Jadanik zaude trakets
Indarrak galdu dituzu eta
Itsasoa uzteko prest.
Zahartzaroarekin batera
Ideiak dira aldatu
Eta mundua zure inguruan
Egin zaizu ezkutatu.
Portuan utzitakoaz
Gaur sentitzen duzu pena
Lurrak bai bait ditu hainbat gauza
Itsasoak ez duena.
Itsasoa zen zure maitale
Lurrean arrotz zara
Ezin inori pena hau kontatu
Ta itsasoa ezin maita,
Ezin inori pena hau kontatu
Ta itsasoa ezin maita.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar