Letra: Eider Rodriguez & Sorkun / Musika: Javi Pez Konponketak: Aritz luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero & Fredi Pelaez Tronpeta: Javi Perez, Saxo tenorea & baritonoa: Julen Izarra. Tronboia: Concepción Diaz-Oliver Gauzek izenik behar ez duten lekuan Izan naiz. Lau hormen artean galaxia bat Eta gu bi astronauta biluzik, Azala eta ohea, Bata bestearen janari, Eta edari. Zazpigarren egunean leihoa zartatu Eta mundua sartu zen Grabitate indar eta guzti. Ileak nahasita, begiak mozkortuta, Belaunak odolduta Bihotza ubelduta. Maitasuna, Larruarekin hasi eta Gibela mastekatzen buka. Azala zela, gozoa zela, Zoroa zela... Kontrolpeko eztanda bat bezala, Azala zena, gozoa zena, Zoroa zena... Ohea den eremuan.