Kishore Kumar Hits

Sorkun - Gizon Laztan şarkı sözleri

Sanatçı: Sorkun

albüm: Ziklomorphosia


Letra: Harkaitz Cano / Musika: Aritz Luzuriaga / Ahotsak: Sorku & Javi Pez
Konponketak: Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Fredi Pelaez & Mikel Romero
Gizon laztan, gizon bakar
Falta dena, harek dakar
Gizon gordin, gizon leun, zu naizen
Gizonaren islada: irla izatea
Eragozten didana (zara). Badakizu
Noiz (ari)(tu) leun, noiz gordin: ez
Da berdin, nola jakin? "Hik badakik
Noiz leun eta noiz gordin..."
Gizon suhar, gizon eme: gizon
Eme-ernea konbinazio ederra da,
(Ene!) Biluztasuna ongien janzten
Duena (zara). Entzulerik onena,
Entzule biluzia (baita); errazago
Biluzteko zure aurrean ene bizia,
(Hala). Nola egin? "Hik badakik noiz
Azal eta noiz mami..."
Gizon laztan, gizon bakar: bost
Axola izatea (beste) (gizon) askoren
Bakar... "Garaiz hilko gara", diozu
Algaraz. Uzta zuk erein, uzta nik bil:
Garaiz hil, beti ezberdin... Nola
Egin? "Hik badakik noiz hil eta nola
Berpiz..."
Gizon handi, gizon txiki: sentitzen duzun
Mina ez hartu serioegi... Arrastoak
Gauzetan ez, pertsonengan utzi: hitzak
Gorde –behar balitz hitzik–, Nola egin?
"Hik badakik, noiz mintza eta noiz isil..."
Gizon laztan, gizon bakar
Falta dena, harek dakar

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar