Zelatan egun latzak igaro ondoren Sarritan galdetzen dut Ea negua datorren Goizegi da? Berandu da! Bizitzarekin dantzan itzalen artean Zu nigan eta ni zugan, Maitaleen antzera; Goizegi da? Berandu da! Hiri gris honetatik bagindoazela Bart amets egin nuen gauero bezela Baina honetan ere Ekaizaren garrasiak Itzuli nau zuregana. Azken eguna bihotzean, Ez diren gauzak oroitzean; Tristurak ez du oinazerik Gero arte batez agurtzean. Goizegi da? Berandu da! Gau ilunaren babesean, Ilargipeko aitorpenak; Beldurrik gabe esaidazu Ez diren gauzak badirela. Goizegi da? Berandu da! Goizegi da? Aitzakia bat!