Boulevardeko erlojuak Taupada kolpe tristez darrai Baina bizitzaren orratzek Ez dute atzera egin nahi. Bakarrik nago ixil deslai Galdu gintuen trenaren zai Oroitzapenen erruz orain Ez naiz amets egiteko gai. Iraganaren andenetan Ahaztuta utzi genituen Gure sekretu etsituak itxaropen hezituak. Zure diamantezko begiek Bihotza urratu zidaten Hondartzan ez dago perlarik Maskor hutsen dudak besterik. La noche no quiere venir, Para que tu no vengas ni yo pueda ir, Ni la noche ni el dia quieren venir Para que por ti muera Y tu mueras por mi. Asfaltosko oihan honetan Irrifar baten bila nabil Amaiera gabeko filmak Malkorik gabeko iraultzak. Pattar garesti honek ez du Zuk adina bero ematen Baina parte zaharran tabernek Ez dute maitasunik saltzen. La noche no quiere venir, Para que tu no vengas ni yo pueda ir, Ni la noche ni el dia quieren venir Para que por ti muera Y tu mueras por mi. (BIS)