Kishore Kumar Hits

Kerobia - Gris,triste,zoriontsu egun Bat (Remastered 2021) şarkı sözleri

Sanatçı: Kerobia

albüm: Konstelazioa (Remastered 2021)


Nor zen paperezko
Ontziaren kapitaina?
Nor ziren berarekin bat
Hondoratu(tako) bidaiariak?
Eta bidaia horren zergatia,
Eta zein izan zen azken agindua.
Eta nork besarkatu zuen nor,
Artikoko ur hotz haietan.
Salbabiderako ontzia aurkitu zuten,
Badirudi, bidaiariek
Besteen gauzeei eutsi zietela.
Eta orduko kronikek zer zioten,
Egunkarietako azken orrietan?
Edo eta inork idatzi al zuen,
Nere barne naufragioa?
Entzun, nor bere bizitzaren
Erruduna da, ez da inor
Zu bezain ausartagorik.
Ze eratan hondoratzen den bat jakitean,
Orduan jakiten da gora egiten,
Harnasa bilatzen.
Petra Von Kant,
Zer egin zenuen,
Negar egiten.
Gris triste, zoriontsu egun bat,
Iritsiko da,
Eta esaldiak bukatu gabe,
Geratuko dira.
Ordurako iragarri genuen,
Baliorik ez dutelako.
Edo azkenean jakin zelako,
Nork besarkatu zuen nor,
Entzun, nor bere bizitzaren
Erruduna da, ez da inor
Zu bezain ausartagorik
Zer eratan hondoratzen den bat jakitean,
Orduan jakiten da.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar