Epaile bat behin, konturatu zen Hiru urrats eman ahala, Egun eta gau, gau eta egun Norbait segika zeukala. Epaile jauna nora zihoan Bera hara zihoala Pentsatu gabe agindu zuen: "Kartzelan sartu itzala!" Bere baitako sentituko zen, Epaitegiko marrazo Batzun aldetik ez zuen izan Ez kritika, ez arazo. Hedabideek, handi-mandiek, Hartu zuten gozo-gozo Titulatuaz: "delako itzala Arriskutsua zen oso." Baina grazia handirik ere Ez zion egin askori, Justizi ezak ipini zuen Kaleko giroa gori. Haur txiki batek kontatu zion: "Begira epaile ongi... Mamu-mamitzen saiatu arren Zeure itzala zen hori." Epaile jauna konturatu zen Bistan zuela uzkia... Haren dardara, ezin egona Eta kopeta bustia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia... Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia... Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.