Gerra oihhurik nahi bazendu Hau duzu Ezpatadantza, Lur zahar honek eskatzen du Erraietatik bengantza Eztarik-ezpatak alerta Kopla eder ta zorrotzak Ez gaitezen sekula gerta Geure etxean arrotzak. Mende luze isil latzetan Mihietatik zintzilik Egun ilunpe garratzetan Gogo gintuzkete hilik Baina egia ulertzeko Entzun gauza bat bakarrik: Herri harro hau ehortzeko Ez da sortuko indarrik. Jo ezak, lagun, sano gogor Panderua ta guitarra, Batasun indarrak diduk hor Hau duk aire herritarra! Oi albokari, izan zintzo Putz egiok adarrari Odol beroa zaiguk mintzo Lot guztiok burrukari.