Antoni! Antoni! Zure atean nago ni. Ai, Anton! Ai, Anton! Ate ondoan, hor konpon. Hormatxoriak negu gorrian Ez du atsegin elurra: Zerua goibel, kabia hotza Eta janari gabe lurra. Ai, maite, nire bihotzak duen Zure hotzaren beldurra! Biontzat kabi bat berotzeko Bilduko nuke egurra. Antoni! Antoni!... Enarak ez du behin egindako Kabirik inoiz aldatzen: Urtero beti kabi aretan Umeak ditu bazkatzen. Baina zu, Anton, enara txarra Zaitut niretzat bilatzen; Jai bakoitzean nexka berria Ikusten zaitut maitatzen. Antoni! Antoni!... Enarak ere bere kabia Galduta badu ikusten, Biderik gabe, haruntz eta honuntz Kabitik du aldegiten. Egarri dagoen nire bihotza, Zuk eman ezik edaten, Berriro ere ibiliko da Gogorik gabe nonbaiten. Antoni! Antoni!... Zure bihotza egarri dela Esan didazu bertsotan; Neronek ere ikasia dut Arrazoi duzula hortan. Zu beti zabiltz edari bila, Ikusi zaitut askotan, Baina neurriz gain egarri hori Itotzen duzu ardotan. Antoni! Antoni! Kalabaza zale ez naiz ni. Ai, Anton! Ai, Anton! Haize freskoari, gabon!