Arbola bat zan paradisuan Jaunak apropos jarria Mundu guztiak hartu egion lotsa ta itzal handia Bere azpian bizitea zan aita Adanen gloria Handik kanpora zer topau eban ez bada negargarria Arbola bat zan Bizkaian bere, neure anaia laztanak, zeinen azpian pozez beterik egoten ziran asabak Gerizpe zabal hartan jarririk eginda euren batzarrak Uztarri baga, nasai ta libre bizi ziran bizkaitarrak O neure herri maite maitea zakustat triste negarrez Zure alabak geuren buruak baltzez eztaldu dituez Tren zamardoak tiraka atera ta sutara bota dabez Gaur euskaldunak dirala horrek ezin esagutu leikez Ixildu ziran neskatzen kantak mututu artzain txistuak Zelai zabal ta jolaslekuak gaur dira basamortua Arroak bera itsasoruntza doizan errekatxuak Gau eta egun txilioz dagoz, ai gara Gaztelakuak Bakarrik dakust osgarritxo bat euskaldun amen fedea Benturaz honek bigundu leike Jaingoikozko haserrea Eta zerutik jatsi barriro galdu zan libertadea Mundua mundu bizi dakigun Gernikako arbolea