Txakur famatua da Izena dau Blanko Ez dauka minpekorik Artua badauko. Artuakin bakarrik Ez dala kontentu Auzora juan eta Oiloak jan ditu. Ganera ardiari Jarraitu atzian Gaizki egiten ebanik Berak ez zekian. Paluaz eman diot Odoldu artian Juiziuan sartu da Neure eritxian. Orain ez dala juaten Ardien atzian Kirikiuak topatzen Dituela sasian. San Prudentxi eguna Zelebratu zuan Bakailua gendukan Beratzen potzuan. Gu akordatu orduko Guztia jan zuan Gazitasuna zer zan Aprobatu zuan. Sukaldeko galdarak Hutsitu zituan Beste ekinaldi bat Egin du potzuan. Barre asko egin gendun Juan dan neguan Neskatxiaren ohian Bilatu genduan. Neskatxa apalduta Ogera zan juan Txakurrak ogetikan Mur-mur egin zuan. Neskatxa bildurtuta Sukaldera larri Ogeko lagunari Ez zion igarri. Argia piztu eta Juan gura dau arin Ohian tenplau lo eguan Gure txakur hori. Neskatxa hasarratu Egin zan orduan Makila hartu eta Txakurra hil zuan. Txakur horren bizitza Holantxe izan da Heriotza be hor nola Neskatxak emanda.